Eskertzak


Irisgarritasun hobea denontzat

Eskasia, ezgaitasun edo gutxiagotasunik izanagatik ere oztopo eta mugarik gabe informaziora sarbide izatean datza irisgarritasuna. Asko dira gure orrira gurea ez den testuinguruetatik iristen diren pertsonak, adibidez, entzuteko, ikusteko edo mugitzeko zailtasunak dituztenak; hortaz, irakurtzeko edo ulertzeko zailtasuna izan ditzaketenak. Beharbada, ez dute teklatua edo sagua erabiltzerik. Testu hutseko irakurgailu bat izan dezakete, neurri txikiko pantaila bat, konexio motel bat, eta abar. Alegia, irisgarritasun arazoa ez dela mugatzen ezgaitasunen bat duten pertsonetara, eta weberako sarbide orokorra hobetzen duela.

Irisgarritasun Testa

Irisgarritasuna bermatzearren, testu hutseko bertsiorako orriak XHTML 1.0 Transitional gisa balioztatu dira; hartara, erabilitako baliodun emailea W3C da, hots, web edukien kalitate eta irisgarritasuna bermatzeko protokoloak definitzen dituen nazioarteko estandarra. Era berean, Web Irisgarritasun Test (TAW) delakoak ezarritako zuzentarauak bete direla egiaztatzeari ekin zaio. Izan ere, Lan eta Gizarte Gaietako Ministerioak sustatutako baliabidea da, betiere Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuen Legeak xedatutakoarekin bat datorrena.

Noski, jakitun gara atari honetako irisgarritasuna hobe daitekeela, eta horretan dihardugu etengabe. Ahalegin honetan, gonbidatu egiten zaitugu zure iradokizunekin lagun gaitzazula.

Sarbide zuzena menu eta edukietara

Testu hutseko nabigatzaileak edo pantaila irakurtzen duten nabigatzaileak darabiltzaten erabiltzaileek orri guzti-guztietan sartu orduko lerro-buruak, menuak, eta abar behin eta berriro irakurtzeko beharrik izan ez dezaten, sekzio hauek saihesteko eta menuetara edo orriaren edukietara zuzenean joateko estekak sortu ditugu.

Hala, bada, webgunean barnako nabigazioa arintzen duten lasterbideak sortu ditugu teklatuan. Lasterbideak erabili ahal izateko, honako tekla-konbinazio hauek erabili beharko ditugu:
Alt + Accesskey + "Enter" tekla, Windowserako Internet Explorer-en
Alt + Accesskey Windowserako Firefox 1.5 eta beheragoko bertsioetan, Windowserako Mozillan, Windowserako Netscape 6 eta goragoko bertsioetan
Alt + Shift + Accesskey Windowserako Firefox 2 bertsioan
Shift + Esc + Accesskey Windows edo Macerako Operan
Ctrl + Accesskey Macerako Safari 1.2 bertsioan, Macerako Firefoxen (Firefox 2 bertsioa barne), Macerako Mozillan, Macerako Netscape 6 eta goragoko bertsioetan

Hona hemen gaitutako lasterbideak:

1 Hasiera
2 Etapak
3 Gaiak
4 Altxorrak
5 Oraingo Erakusketa
6 Jokoak
7 Testa
8 Wikihistoriak
9 Foroak eta Bloga

- b Bilatzailea
- r Erregistroa
- k Kontaktua
- r RSS feed

Testuaren tamaina

Testuen irakurketa erosoa albait errazen egiteko helburuz, letraren tamaina aldatzeko aukera eskaintzen dugu. Aldatu nahi izanez gero, zure nabigatzailearen aukerak erabili ditzakezu, eta tamaina handiagoa edo txikiagoa hautatu. Hautatutako letraren tamaina berdin mantenduko da bisitatutako gainerako orrietan, eta aldioro alda daiteke.
2011 Kutura eta Euskara Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Creative Commons BY-NC-SA 2.5
Erabilerraztasuna | Eskertzak | Lege oharra
GNet | Gipuzkoa.net
HASIERABilatuHarremanetarakoWeb mapaETAPAKGAIAKALTXORRAKERAKUSKETAJOLASAKPROBAKIRITZIAMAPAN