XVI. mendea: Burdinaren ekonomia
Erdi Aroaz geroztik, Euskal Herri Atlantikoko manufaktura nagusia burdingintza izan zen, Gipuzkoan eta Bizkaian bereziki. Kalitateko lehengaia ez ezik, erregaia, hots, egur-ikatza egiteko baso ugariak ere bazeuzkaten. Hauspoak eta gabiak mugiarazteko ur-emari handiko errekak bazeuden. Eta itsasoa bertan zuten, produktuak errazago esportatu ahal izateko. Oletan behin mea metalezko lingote bihurtuta, hiribilduetako lantegietan denetariko tresnak eta lanabesak egiten zituzten. Biztanleen %20 eta 40 inguru omen ziren, zuzenean edo zeharka, burdingintzan jarduten zutenak.