XIX. mendea: Karlistaldiak


Karlistaldiak

Maia 1Maia 2

Gerra zibil hauek Europa osoan zehar gertatzen den liberalen eta tradizionalen arteko borroka ideologikoaren isla dira Espainian, isla belikoa izan ere. Lehen karlistaldiak ondorengotza gatazka bat izan zuen sorburu: Fernando VII.a hil zelarik 1833an, honen alaba, liberalak aldeko zituela, tronura iritsi zen Isabel II.a izenarekin; Fernandoren anaiak errege izendatu zuen bere burua, Karlos V. izena harturik, eta tradizioaren eta erlijioaren bandera bereganatu zuen.

Tomas Zumalakarregik hartu zuen euskal karlismoaren agintea, eta gudaroste isabeldarra euskal hiriburuetan babestera behartu zuen. Hiriburuak liberalen esku egon ziren uneoro; aldiz, lurraldearen zati handi bat ia-ia 3 urtez egon zen karlisten esku. 1839an Bergarako Hitzarmenean bideratu zen gatazka. Honek hurrenak jasotzen zituen: Isabel II.a erreginatzat onartzea, eta honek foruak errespetatzea.

1868an Isabel II.a tronutik kendu eta Espainiako Lehen Errepublika aldarrikatu zutelarik, karlisten eta liberal kontserbadore batzuen gerra erreakzioa sortu zen. Don Karlos tronuan jartzeko ahaleginak porrot militarra eta 1876an Foruen abolizioa ekarri zuen.

2011 Kutura eta Euskara Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Creative Commons BY-NC-SA 2.5
Erabilerraztasuna | Eskertzak | Lege oharra
GNet | Gipuzkoa.net
HASIERABilatuHarremanetarakoWeb mapaETAPAKGAIAKALTXORRAKERAKUSKETAJOLASAKPROBAKIRITZIAMAPAN