X. - XV. mendeak: Bando gerra


Bando gerra

Maia 1Maia 2

Erdi Aroan, euskal noble feudalek behin eta berriro elkarri borroka egiten zioten, bi alderditan banatuta, “bandoen arteko gerra” delakoan. Bandoen izenak lurraldez lurralde aldatzen ziren arren, garai hartako ahaidetasun kontzeptuari erantzuten zioten, alegia, familia nagusien sorlekuak aipatuz, jauntxo feudala eta senide hurbilenak ez ezik, haren menpeko guztiak laburbiltzen ziren hitz bakar batez. Fenomenoa ez zen euskal lurraldeetara mugatu, aitzitik ere, Europa osoan eman ziren halako borrokak. Baina bai izan zen berezia Gipuzkoan XV. mendearen erdialdean bando biak elkartu egin zirela, zertarako eta lurraldean finkatzen ari ziren hiribilduetako ordezkariei duelurako erronka egiteko.

2011 Kutura eta Euskara Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Creative Commons BY-NC-SA 2.5
Erabilerraztasuna | Eskertzak | Lege oharra
GNet | Gipuzkoa.net
HASIERABilatuHarremanetarakoWeb mapaETAPAKGAIAKALTXORRAKERAKUSKETAJOLASAKPROBAKIRITZIAMAPAN