Gipuzkoa, Gipuzkoa baino lehen: Lehen biztanleak


Lehen biztanleak

Maia 1Maia 2

Gipuzkoan aspaldi-aspalditik bizi da jendea. Orain arte aurkitutako giza hondarrik zaharrenek ia-ia 200.000 urte dituzte. Lezetxikiko haitzuloan agertu ziren.

Eta lanabesak, apaingarriak eta ehizatzen zituzten animalien hondarrak ere agertu dira, esaterako orein, bisonte, zaldi eta hartzena, besteak beste, bai aire libreko egonlekuetan bai haitzuloetako babeslekuetan.

Haitzulo hauetako batzuetan, gainera, badira labar pinturaren lekukotasunak (Ekain eta Atxerriko zaldiak edo bisonteak) eta apaingarriak ere bai (Praileaitzeko zintzilikarioak); hauek ikusita, badirudi gaur egun historiaurreko arte esaten diogun hori zeremoniekin edo magiarekin lotuta zegoela.

2011 Kutura eta Euskara Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Creative Commons BY-NC-SA 2.5
Erabilerraztasuna | Eskertzak | Lege oharra
GNet | Gipuzkoa.net
HASIERABilatuHarremanetarakoWeb mapaETAPAKGAIAKALTXORRAKERAKUSKETAJOLASAKPROBAKIRITZIAMAPAN