XVI. mendea: Itsas ekonomia: arrantza, eraikuntza eta merkataritza

Itsas ekonomia: arrantza, eraikuntza eta merkataritza

Maia 1Maia 2

Garai honetan, hazkunde ekonomikoaren iturri garrantzitsu bat itsasoa zen.

XV. mendearen amaieran, Gaztelako artilea euskal burdinari gehitu zitzaion, itsasontzi gipuzkoarrek Flandes eta iparreko beste portuetara garraiatzen zuten merkantzia nagusi gisa.

Brujasen finkatu egingo zen gipuzkoar presentzia komertziala, Bizkaiko Nazioaren Etxea deituaren bidez; honek euskal interes komertzialak ordezkatzen zituen.

Ontzigintzaren teknikek itsasbide berrien garapenaren paraleloko eboluzioa izan zuten, eta estuario eta kostaldetik hurbil samarreko baso ugaritasunak, itsasbide komertzialen kokapen estrategikoarekin batera, ontziolak garatzea ahalbidetu zuen.

Gipuzkoako itsasontziak katalanekin lehiatzen ziren Mediterraneoan, Europa eta Amerikarekiko merkataritzan aritzen ziren, iparreko itsasoetan arrantzan… eta munduari bira emango zioten.

Armadoreak, nabigatzaileak, aurkitzaileak, soldaduak eta arrantzaleak. Garai honetan itsasoarekin lotutako izen propio eta pertsonaia garrantzitsuetako asko gipuzkoarrak izan ziren, hala nola Okendo, Elkano, Urdaneta eta Legazpi, besteak beste.

2011 Kutura eta Euskara Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Creative Commons BY-NC-SA 2.5
Erabilerraztasuna | Eskertzak | Lege oharra
GNet | Gipuzkoa.net
HASIERABilatuHarremanetarakoWeb mapaETAPAKGAIAKALTXORRAKERAKUSKETAJOLASAKPROBAKIRITZIAMAPAN