XVII. eta XVIII. mendeak: Ilustrazioa
Azkoitiko Insausti jauregiko solasaldiak, Peñafloridako kondeak Frantziatik 1746an itzuli ondoren bultzatuak, Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen sorburua izango ziren. Elkarte hau, Europan zehar sortzen hasitako elkarte akademiko erudituen antzera, “zientzia eta arteekiko gustua lantzeko, ohiturak zuzendu eta fintzeko, laxotasuna eta ezjakintasuna baztertzeko” helburuz sortu zuten. Gipuzkoako, Bizkaiko eta Arabako oligarkietako kideak izaki, gogoeta eta jarduera eremuetan ekonomiatik kulturaraino iristen ziren.