XVII. eta XVIII. mendeak: Krisiak, gerrak eta korsua

Krisiak, gerrak eta korsua

Maia 1Maia 2

XVII. mendean Gipuzkoako burdinak laga egingo zion lehiakorra izateari, eta artoaren hedapenean oinarritutako nekazaritza eredua agortu egingo zen (lurra falta). Lurren jabetza oso gutxiren eskutan biltzen hasi zen, eta lurra lantzen zutenak ez ziren jabe, maizter baizik. Gainera, gerra garai intermitentea bizi zen Europa osoan zehar; honek eragozpen ugari jartzen zion merkataritzari, eta muga aldeak aldian-aldian jasaten zuen giro horrek eragin hondamendia.

Hala, gizarte eta ekonomia mailan tentsioak sortu, eta tartean-tartean herritarren errebolta edo matxinadak pizten ziren.

Zertzelada hauen eraginez, Gipuzkoako probintzia korsuaren gune garrantzitsua izango zen, koroak berak santzionaturik gainera, honek partea zuen eta irabazietan.

2011 Kutura eta Euskara Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Creative Commons BY-NC-SA 2.5
Erabilerraztasuna | Eskertzak | Lege oharra
GNet | Gipuzkoa.net
HASIERABilatuHarremanetarakoWeb mapaETAPAKGAIAKALTXORRAKERAKUSKETAJOLASAKPROBAKIRITZIAMAPAN