XIX. mendea: Industrializazioa

Industrializazioa

Maia 1Maia 2

XIX. mendea iraultza ekonomiko, politiko eta sozialen mendea da. Iraultza handi haietako bat itsasoko eta lehorreko garraioetan lurrunaren indarraz baliatzea izan zen. Gipuzkoan, burdinbideen eraikuntza Ingalaterran baino mende erdi geroago hasi bazen ere, azkenean oso sare trinkoa osatu zen, oztopo orografikoen gainetik trena haran guztietara iritsi zen eta. Garbi zegoen lehen burdinbidea, eta nagusia, Madril eta Paris Baionaren bitartez lotuko zituena izango zela; muga zeharkatzeko tokiaz eztabaida franko izan arren, azkenean Gipuzkoatik egin zen, Irun-Hendaia lotunean, hain zuzen.

Azpiegituren bilakaerak bultzada bat eman zion gipuzkoar industria sortu berriari; industria honen ezaugarriak geografia eta sektore aldetiko dibertsifikazioa (ehungintza, siderurgia, elikadura, portzelana) eta zentro txiki eta langile gutxikoak izatea ziren. Jarduera nabarmenena, ekonomiari eta Tolosako eskualdean lortu zuen kontzentrazioari erreparatuz gero behintzat, papergintza izan zen.

2011 Kutura eta Euskara Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Creative Commons BY-NC-SA 2.5
Erabilerraztasuna | Eskertzak | Lege oharra
GNet | Gipuzkoa.net
HASIERABilatuHarremanetarakoWeb mapaETAPAKGAIAKALTXORRAKERAKUSKETAJOLASAKPROBAKIRITZIAMAPAN