XVI. mendea: Kaparetasun unibertsala
XIV. mendeaz geroztik, gipuzkoar hiribilduek irabazi egin zuten kaparetasuna, noblezia mailarik apalena; honek askatasun juridikoa eta petxarik, zerga pertsonalik ez ordaintzea zekarren. Hau lortu zuen lehen hiribildua Tolosa izan zen, eta gero besteek eskuratuko zuten XIV. mendean zehar. Horrenbestez, hiribildu hauetako biztanleak kapare ziren berez, lanean eta merkataritzan aritzen baziren ere (nobleziako besteak ez bezala alegia). Honi kaparetasun unibertsal esaten zaio.
Kaparetasunak gipuzkoarren eskura jarri zuen arma-zerbitzuan eta koroaren administrazio-zerbitzuan karrera egiteko aukera. Eginkizun hauetan pertsonaia asko nabarmendu ziren, eta bere errentekin lagundu egin zuten lurraldea monumentuz betetzen (jauregiak, elizak, komentuak eta monasterioak, etab.)