Industrializazioaren lehendabiziko urratsak
Hirigintza
Burgesiaren dinamismoaren adibide, hirietako zabaltzak egiteari ekin zitzaion. Donostian, hiri gotortuaren izaera galduta, 1863an harresiak eraitsi ziren, eta hiri berri bat zabaldu, ofizialki jada Probintziako hiriburu zen eta erreginaren udako gortearena egiten zuenari zegokion bezalaxe. Probintzian industrializazioak aurrera egiten zuen bitartean, Irun geltokiaren eta aduanen artean handitu zen; Donostiak, aldiz, auzoko Biarritzek bezala, Europako aristokrazia bainuak hartzera gonbidatzen zuen berera, eta turismo hitza hedatu baino lehen ere hiri turistikoa bilakatua zen.