Ohiko jardunbide krisia

Merkataritza eta arrantzaren krisia

Produkzioaren beherakadak, jakina, merkataritzari ere eragiten zion, gainbehera zegoen testuinguru politiko batean, hispaniar monarkiarenean, eragin ere. Eta, hurbilago, Bilbok Donostia alboratu zuen merkatal portu gisa, donostiarrek ez baitzuten 1682 arte lortu beren Kontsuletxea eratzerik.

Garaiezina deitutako itsasontzi-armadaren hondamendiaren ondoren, bale-arrantza ere indarra galtzen hasia zen: gerrarako bahitutako ontzi asko bertan hondoratzeaz gain, kinka hartantxe, Iparramerikako lurralde eta itsasoen kontrola Frantzia eta Ingalaterraren eskumenera iragaten ari zen. 1713an, Utrecht-eko Itunak euskaldunak desagerrarazi zituen Ternuko uretatik; dena den, ordurako arrantzaren etekinak arras apalduak zeuden.



2011 Kutura eta Euskara Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Creative Commons BY-NC-SA 2.5
Erabilerraztasuna | Eskertzak | Lege oharra
GNet | Gipuzkoa.net
HASIERABilatuHarremanetarakoWeb mapaETAPAKGAIAKALTXORRAKERAKUSKETAJOLASAKPROBAKIRITZIAMAPAN