Urte ilunak

Erromatar Inperioaren kolapsoa

Inperioaren bukaera bat dator V. mendean Kantauriko kostaldean pairatutako inbasio barbaroekin. Gero, lurraldeari buruzko aipamen idatzien gabeziak eta V. eta X. mende arteko geruza arkeologikoetan gertatzen diren hutsuneek salatzen dute Gipuzkoa, jendez hustu ez bazen ere, bai nozitu zuela atzerakada nabarmena erromatar bizimoduari dagokionez, eta bizirauteko nekazaritza eta abeltzaintzan jardungo zuela jendeak, ia osoro.

Lehengo lurralde antolakuntzak ez zuen segidarik izan, eta Gipuzkoa, lurralde gisa, lehenengo milurtekoaren ataritan agertuko da, ongi definitu gabe, agertu ere, Iruñeko erresumaren gerizpean. Orduan, lurrak eta pertsonak artikulatzeko sortzen den era berrian, oinarria lurraldearen berezko antolakuntza-unitatea da: Harana.



Yacimientos arqueológicos más relevantes

Idatzizko agiririk ezean, arkeologiak zer esana franko dauka “urte ilun” haietaz; besteak beste, ulertaraz liezaguke zergatik, sarritan mendeetan hutsik egonda –edo hala zirudien-, berriro okupatzen diren lehenago okupatutako espazio berberak. Orduan berretsi, edo zuzendu, egingo lirateke oraingoz hipotesi hutsak baizik ez direnak. Oraingoz, gehien aztertutako esparrua erlijiosoa da, nekropoliena eta haiei lotutako tenpluena. Halaber, gotorlekuak eta burdingintzari lotutako guneak (haize-ola edo agorrola izenekoak) aztertu dira, bai eta bizitokiari lotutakoak ere. Halaxe froga daiteke Goi Erdi Aroko aztarnategien mapa elkarreragile honetan.



Una vivienda rural altomedieval



Un paso estratégico: San Adrian



2011 Kutura eta Euskara Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Creative Commons BY-NC-SA 2.5
Erabilerraztasuna | Eskertzak | Lege oharra
GNet | Gipuzkoa.net
HASIERABilatuHarremanetarakoWeb mapaETAPAKGAIAKALTXORRAKERAKUSKETAJOLASAKPROBAKIRITZIAMAPAN