Bisonteen haitzuloa

Tasa

Aian kokatuta dagoen Altxerriko haitzuoan Goi Paleolitoko Madeleine aldiko (duela 14.000 -10.000 urte) horma-artearen erakusgarri garrantzitsuak daude. Bisontea da Altxerriko protagonista nagusia, gehienetan irudikatu dena baita.  Nolanahi ere, azaltzen dira bestelako espezie ugari, ez bakarrik ungulatuak – apodunak-, hala nola, sarrioak, ahuntzak, uroak, zaldiak, oreinak, elur-oreinak, etab.; baita haragijaleak, hegaztiak, arrainak eta suge itxurako bat ere. Grabatua da multzo osoan nagusi den teknika –hormen eta haitzen ertzak eta forma naturalak aprobetxatuz eta baliatuz-, baina pinturak ere badaude, nahiz eta ez dauden hain ondo kontserbatuta. Ekaingo eta Altxerriko haitzuloak gizadiaren ondare izendatu zituen UNESCOk 2008ko uztailean, “Altamirako haitzuloa eta Espainiako iparraldeko paleolito garaiko labar artea” lekuaren barruan.

Aia

2011 Kutura eta Euskara Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Creative Commons BY-NC-SA 2.5
Erabilerraztasuna | Eskertzak | Lege oharra
GNet | Gipuzkoa.net
HASIERABilatuHarremanetarakoWeb mapaETAPAKGAIAKALTXORRAKERAKUSKETAJOLASAKPROBAKIRITZIAMAPAN