Antigua

Tasa

Antiguako Andra Mariaren santutegia Beloki mendiaren hegalean dago, Zumarragatik gertu. Zumarragako parrokia izan zen 1576. urtera bitartean. XIV. mendeko agirietan Santa Mariari eskainitako parrokia gisa aipatuta agertzen da, nahiz eta lehenago Santa Isabeli eskainitakoa izan, eta eraikuntzako elementu batzuk XII. edo XIII. mendean kokatzen dute santutegiaren sorrera. Erromaniko eta gotiko arteko estiloko altxor artistiko eta monumental hau handitu egin zuten 1480. urtean trapezio formako absidea gehituz. Baselizen katedraltzat jotzen dute.  Elizak oinplano laukizuzena du eta hiru nabetan banatuta dago sei habe zilindriko lodien bitartez. Horrez gain, fabrikako aurrealdeko hormen gainean doazen bi zertxa ditu, presbiterioari eta goiburuko hastialari dagozkionak. Teilatua bi isurialdekoa da. Koruak eta alboetako tribunek, zapata laxken gainean jarritako egurrezko zoruaz osatutakoek, eskualdeko, batez ere Ipar Euskal Herriko eliza tipiko askok duten banaketa bera dute. Alderantziz jarritako ontzi-kroskoa gogorarazten duen egurrezko sabaiaren egitura itsasertzeko zurginek egin zuten eta baselizaren elementu adierazgarrienetako eta interesgarrienetako bat da. Gainera, baselizan interes bereziko bi obra daude: Andra Mariaren gotiko garaiko irudi bat eta Gipuzkoako Pietatearen multzo zaharrenetako bat.

Zumarraga

2011 Kutura eta Euskara Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Creative Commons BY-NC-SA 2.5
Erabilerraztasuna | Eskertzak | Lege oharra
GNet | Gipuzkoa.net
HASIERABilatuHarremanetarakoWeb mapaETAPAKGAIAKALTXORRAKERAKUSKETAJOLASAKPROBAKIRITZIAMAPAN