Zaldien haitzuloa
Ekaingo haitzuloan (Deba) Madeleine aldiko (14.500 eta 10.000 urte artean) labar-pinturen multzo izugarria dago, UNESCOk gizadiaren ondare izendatu duena. Tinta lauan, beltzez margotutako zaldi buru handi batetik abiatuta, marrazkiak bost multzo handitan banatzen dira: lehenengoan, ahutz eta orein irudiak azaltzen dira grabatuta, baita izokin bat ere. Bigarrenean, “Frantzia eta kantaurialdeko horma-artearen zaldi multzo ederrena” ikus daiteke: hogeitabost zaldi eta bederatzi bisonte, eta bestelako irudi txikiago batzuk; kolore nagusia beltza da, baina, gorria ere agertzen da. Hirugarrenean, artza bikote bat azaltzen da eta laugarrenean, zazpi zaldi. Azkeneko multzoan, bi rinozerotzat jo izan ohi diren grabatuak agertzen dira.