Ekaingo hegaztia

Tasa

Pieza hau, Jesus Altuna antropologoak 2008an zuzenduta,  Ekaingo (Deba) haitzuloaren sarreran egindako indusketan aurkitu zen eta uro edo bisonte saihes-hezurrean, barrualdetik oparo modelatuta, egindako hegazti ingerada bat da. Saihes-hezurra aurrez pitzatu egin zen bere azaleraren plano paraleloaren arabera eta, ondoren, gastatu egin zen barrualdetik.  13.860 urteko antzinatasuna eman zaio. Hegaztia perspektiba oker baten arabera irudikatuta dago. Burua profilez ikusita agertzen da, animalia bitan zatitzen duen plano sagital baten arabera (bi zati simetrikoak). Aldiz, gorputza behetik (edo goitik) ikusita agertzen da, aurrez-aurreko plano baten arabera. Horrela bakarrik ikus daitezke bi hegalak aldi berean. Irudikatutako motiboa, nahiz euskarria eta perspektiba okerra garai horretako soslaietan oso gutxitan agertzen diren ezaugarriak dira eta horrexegatik da hain bikaina pieza hau.

Ekain (Deba)

2011 Kutura eta Euskara Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Creative Commons BY-NC-SA 2.5
Erabilerraztasuna | Eskertzak | Lege oharra
GNet | Gipuzkoa.net
HASIERABilatuHarremanetarakoWeb mapaETAPAKGAIAKALTXORRAKERAKUSKETAJOLASAKPROBAKIRITZIAMAPAN