Balardadearen kapera

Tasa

Azpeitiko Soreasuko San Sebastian parrokiako Bakardadearen kapera, Azpeitiko Nicolas Sáez de Elola kapitainak 1553. urtean eman zuen hura eraikitzeko agindua. Kaperak sakristia, organoarentzako espazioa, hilobia eta erretaulak zituen eta horma pinturez oparo dekoratuta zegoen. Kaperari eraldaketa garrantzitsuak egin zitzaizkion, batez ere XIX. mendean. Gipuzkoako Foru Aldundiak erabat berritu zuen kapera 2004tik 2006ra bitartean, eta jatorrizko edertasuna berreskuratu zuen. Kapera elementu paregabea da ez Gipuzkoan eta ez Euskal Herri guztian ere ez dagoelako errenazimendu garaiko elementurik, arkitekturak, pinturak eta eskulturak bat eginda hain kalitate handiko eta purutasun estilistikoko obra emaitza duenik.

San Sebastián de Soreasuko eliza (Azpeitia)

2011 Kutura eta Euskara Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Creative Commons BY-NC-SA 2.5
Erabilerraztasuna | Eskertzak | Lege oharra
GNet | Gipuzkoa.net
HASIERABilatuHarremanetarakoWeb mapaETAPAKGAIAKALTXORRAKERAKUSKETAJOLASAKPROBAKIRITZIAMAPAN