Loiolako Basilika

Tasa

Loiolako santutegia eta basilika monumentu multzo erlijiosoa da, eta Jesusen Konpainiaren fundatzaile Loiolako San Inazioren jaiotetxearen inguruan XVII. mendearen bigarren zatian ekin zioten eraikuntza lanari jesuitek. Urola ibaiaren ertzean kokatuta dago Azpeitia eta Azkoitia artean.  Proiektua Italiako Carlo Fontana arkitekto ospetsuari agindu zitzaion. Lanak 1688. urtean hasi ziren eta obra maisu gisa aritu ziren, aurrena, Martin Zaldua eta, gero, XVIII. mendean, Sebastian Lekuona eta Ignazio Ibero.  Obrak aurrera jarraitu zuten jesuitak Espainiatik kanporatuak izan ziren arte (1767); aurrerago, XIX. mendean, berriz ekin zitzaien lanei Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskutik.

Loiola (Azpeitia)

2011 Kutura eta Euskara Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Creative Commons BY-NC-SA 2.5
Erabilerraztasuna | Eskertzak | Lege oharra
GNet | Gipuzkoa.net
HASIERABilatuHarremanetarakoWeb mapaETAPAKGAIAKALTXORRAKERAKUSKETAJOLASAKPROBAKIRITZIAMAPAN