Nao Victoria itsasontziaren etorrera

Tasa

Getarian, Juan Sebastian Elkanoren jaioterrian, lau urtean behin ospatzen da lehenengo mundu bira, eta Elkanoak gidatu zuen espedizioaren lehorreratzea antzesten da. Espedizioa San Lucar de Barramedan itsasoratu zen 1519ko irailaren 20an. Bost ontziz osatuta zegoen espedizioa eta Hernando de Magallanes zen guztien buru. Magallanes indigenekin izandako borrokaldi batean hil ondoren, Elkanok hartu zuen agintea. Hasierako 234 marineletatik, 18 bakarrik itzuli ziren eta ontzi bakarra, Vitoria ontzia, eta 1522ko irailaren 6an lehorreratu ziren San Lucar de Barramedan. Gertaera horren antzespena duela 50 urte egiten da eta getariar guztiek parte hartzen dute. Bideo honetan ikus daitekeen 2009. urteko edizioan, eta Getaria herriaren  700. urteurrena ospatzen zenez, Cadizko portuan ainguratuta egon ohi den Vitoria itsasontziaren erreplikak parte hartu zuen lehorreratzean.

Getaria

2011 Kutura eta Euskara Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Creative Commons BY-NC-SA 2.5
Erabilerraztasuna | Eskertzak | Lege oharra
GNet | Gipuzkoa.net
HASIERABilatuHarremanetarakoWeb mapaETAPAKGAIAKALTXORRAKERAKUSKETAJOLASAKPROBAKIRITZIAMAPAN