Sagardoa egiteko prentsa, Igartubeitin

Tasa

Altxor honek hainbat elementuren arteko lotura adierazten du: sagarra, gure arbasoen dietan funtsezko elikagaia; dolarea, urte askoan fruitu hori zapaltzeko erabili zen makina; eta sagardoa, gaur egun gure gastronomi kulturaren ikur bilakatu dena.

Habe-dolarea ez da gure baserrietako asmakizuna, erromatarren garaitik ezagunak baitziren horrelako makinak, eta denboran zehar mahatsak, olibak edo sagarrak zapaltzeko erabili izan dira. Berezitasuna bi arrazoietan datza, batetik, dolareen hedaduran; XVI. mendean Gipuzkoako baserri guztiek zuten bere dolarea, beraz, sagardo ekoizpena apartekoa zen. Bestetik, kokapenean. Europa osoan horrelako dolareak erabiltzen dira, baina beti lur mailan eta jarduera horretarako bereziki egindako eraikinetan edo espazioetan kokatuta. Gipuzkoako baserrietan, dolarea lehenengo solairuan kokatzen da, etxebizitza, ukuilu eta dolare funtzioak betetzen dituen eraikin bakar batean. Gainera, dolareak, bere neurriak eta egitura kontuan hartuta (habeak 11 metro luze dira gutxi-gorabehera), eraikinaren tamaina eta banaketa zehazten ditu; hala, kanpoko hormak kenduko balira inoiz, baserria zutik mantenduko litzateke. Horrelako dolareak desagertzen joan ziren XVII eta XVIII. mendeetan, seguruenik zaila eta garestia zelako habea bera ordeztea, baina azpiegiturari eutsi egin zitzaion eta dolareak zuzeneko zapalketa sistema berri batera egokitu ziren.

Igartubeti baserrian dolarea gordetzen dute, eta urtero, irailean egiten den sagardoaren astea dela-eta, jendaurrean martxan jartzen dute. Horrela, sagarra – dolarea – sagardoa loturak iraganeko egunerokotasuna gogorarazten du, eta jai kutsua hartzen du. Gure ondare ez-materiala osatzen duten esperientzietako bat bilakatzen da.

Igartubeiti (Ezkio-Itxaso)

2011 Kutura eta Euskara Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Creative Commons BY-NC-SA 2.5
Erabilerraztasuna | Eskertzak | Lege oharra
GNet | Gipuzkoa.net
HASIERABilatuHarremanetarakoWeb mapaETAPAKGAIAKALTXORRAKERAKUSKETAJOLASAKPROBAKIRITZIAMAPAN