Zaldien haitzuloa

Tasa

Ekaingo haitzuloan (Deba) Madeleine aldiko (14.500 eta 10.000 urte artean) labar-pinturen multzo izugarria dago, UNESCOk gizadiaren ondare izendatu duena. Tinta lauan, beltzez margotutako zaldi buru handi batetik abiatuta, marrazkiak bost multzo handitan banatzen dira: lehenengoan, ahutz eta orein irudiak azaltzen dira grabatuta, baita izokin bat ere. Bigarrenean, “Frantzia eta kantaurialdeko horma-artearen zaldi multzo ederrena” ikus daiteke: hogeitabost zaldi eta bederatzi bisonte, eta bestelako irudi txikiago batzuk; kolore nagusia beltza da, baina, gorria ere agertzen da.  Hirugarrenean, artza bikote bat azaltzen da eta laugarrenean, zazpi zaldi.  Azkeneko multzoan, bi rinozerotzat jo izan ohi diren grabatuak agertzen dira.

Ekain (Deba)

2011 Kutura eta Euskara Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Creative Commons BY-NC-SA 2.5
Erabilerraztasuna | Eskertzak | Lege oharra
GNet | Gipuzkoa.net
HASIERABilatuHarremanetarakoWeb mapaETAPAKGAIAKALTXORRAKERAKUSKETAJOLASAKPROBAKIRITZIAMAPAN