Agorregiko Burdinola (Aia)

Tasa

"Aiako Agorregiko burdinola eta erroten instalazioak aukera ematen digu injinerutza hidraulikoak gure herrialdeko industria tradizionalaren zerbitzuan jarritako alerik bikainenetako bat ikusteko. Burdinola honen jarduera XVI. mendean dagoeneko dokumentatuta egon arren, gaur egun bisita dezakegun instalazioa 1754koa da, orduko jabea zen Joakin Lardizabalek Frantzisko Iberori plano berriak egiteko agindu zionekoa alegia. Injineru gipuzkoar honek irtenbide burutsua diseinatu zuen, ur-baliabideei ahalik eta probetxurik handiena ateratzeko, inguruko erreketan bost ur-hartune prestatuz burdinolaren naza guztiak hornitzeko. Agorregiren silueta mailadunak -bata bestearen gainean jarritako bi antepara ditu-, aprobetxamenduaren ildo nagusiak adierazten dizkigu: lehen ur-biltegiak hauspoetako gurpilari eragiten zion, eta ura bigarren biltegian biltzen zen atzera, gabia mugitu eta honi erantsirik eraiki zuten errotari berari ere eragiteko. Gainera, honetatik behera bigarren errota egin zuten, eta burdingintzako eta errotako lanetan soberan geratutako ur guztia berriro bilduz, lanean jartzen zuten azken errotan, errekara itzuli aurretik".(Bertan Bilduma, 16)

2011 Kutura eta Euskara Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Creative Commons BY-NC-SA 2.5
Erabilerraztasuna | Eskertzak | Lege oharra
GNet | Gipuzkoa.net
HASIERABilatuHarremanetarakoWeb mapaETAPAKGAIAKALTXORRAKERAKUSKETAJOLASAKPROBAKIRITZIAMAPAN