Iraetako Fanderiaren langile-kolonia

Iraetako Fanderia langileen etxe-multzoa
Iraetako Fanderia langileen etxe-multzoa

1774 inguruan, Granada de Egako duke jabearen ekimenez, Zestoako udalerrian zegoen Iraetako burdinola fanderia (fundizio fabrika) bihurtu zen. Estatuarekin egindako kontrata bati esker, amerikar meategietan erauzten zen merkurioa garraiatzeko burdinazko flaskoak ekoizten zituen. Paskoal Madoz politiko eta geografoak 1842an bisitatu zuenean, 50 laguni urtean bost hilabetetan lan ematen zien.

Langile kopuru handia zela eta, haientzako kolonia edo etxe-multzoa eraiki zen, arkitektura-eredu honetako lehen adibidea Gipuzkoan. Kolonia hamalau etxek osatu zuten, kale bakarreko alde banatan lerrokaturik. Administratzailearen etxearen eitea bereziagoa zen. Ermitak eta ikuztegiak, hots, erabilera kolektiboko eraikinek, osatzen zuten multzoa.

Etxeak euskal baserrien tankeran eraikiak dira, baina arteko hormek elkartuta. Beheko solairua nekazal eta abeltzaintzako jardunbideetarako uzten zen, eta goikoa zen etxebizitza. Fanderiako langileek alokatu egiten zituzten, baliabide osagarriak lortzeko lursail bana eta guzti.

Estatuari hornitzeko kontrata bukatu orduko, 1844an, Iraetako Fanderiak ekoizpena birbideratu behar izan zuen, eta fundizioari latorriaren manufaktura gehitu zitzaion. 1855etik aurrera, “Fábrica de Hierro de Vera-Iraeta” izena hartu zuen, jardunbidea Nafarroako Berako oletara ere zabaldu zuen eta.

2011 Kutura eta Euskara Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Creative Commons BY-NC-SA 2.5
Erabilerraztasuna | Eskertzak | Lege oharra
GNet | Gipuzkoa.net
HASIERABilatuHarremanetarakoWeb mapaETAPAKGAIAKALTXORRAKERAKUSKETAJOLASAKPROBAKIRITZIAMAPAN