Eskertzak


Sarbide hobea denentzat

Eskasia, ezgaitasun edo gutxiagotasunik izanagatik ere oztopo eta mugarik gabe informaziora sarbide izatean datza irisgarritasuna. Asko dira gure orrira gurea ez den testuinguruetatik iristen diren pertsonak, adibidez, entzuteko, ikusteko edo mugitzeko zailtasunak dituztenak; hortaz, irakurtzeko edo ulertzeko zailtasuna izan ditzaketenak. Beharbada, ez dute teklatua edo sagua erabiltzerik. Testu hutseko irakurgailu bat izan dezakete, neurri txikiko pantaila bat, konexio motel bat, eta abar. Alegia, irisgarritasun arazoa ez dela mugatzen ezgaitasunen bat duten pertsonetara, eta weberako sarbide orokorra hobetzen duela.

Hori dela eta, hona hemen gure irisgarritasun-irizpideak:

WAI (Web Accessibility Initiative) protokoloak ezarritako WCAG (Web Content Accessibility Guidelines) arauak betetzea, gutxienez AA mailan, eta, hein batean (testu hutseko bertsioan), baita AAA mailan ere. Arauok mundu osoan daude indarrean, eta Interneteko estandarizazioaren aldetik ezagutza ofiziala dute W3C (World Wide Web Consortium).

Aipatutako irizpideak betetzen direla ziurtatzea TAW Web Irisgarritasun Testaren bitartez. Lan eta Gizarte Gaietarako Ministerioak sustatutako tresna da, Informazio Gizartearentzako Zerbitzuen eta Merkataritza Elektronikoaren Legean xedatutakoarekin bat datorrena.

Noski, jakitun gara atari honetako irisgarritasuna hobe daitekeela, eta horretan dihardugu etengabe. Ahalegin honetan, gonbidatu egiten zaitugu zure iradokizunekin lagun gaitzazula.

Testuaren tamaina
Testuen irakurketa erosoa albait errazen egiteko helburuz, letraren tamaina aldatzeko aukera eskaintzen dugu. Aldatu nahi izanez gero, zure nabigatzailearen aukerak erabili ditzakezu, eta tamaina handiagoa edo txikiagoa hautatu. Hautatutako letraren tamaina berdin mantenduko da bisitatutako gainerako orrietan, eta aldioro alda daiteke.
2011 Kutura eta Euskara Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia.
BY-NC-SA 2.5
Erabilerraztasuna | Eskertzak | Lege oharra
GNet | Gipuzkoa.net
HASIERABilatuHarpidetzaHarremanetarakoWeb mapaETAPAKGAIAKALTXORRAKERAKUSKETAPROBAKIRITZIA