1804 |
Bizenta Antonia Mogel azkoitiarrak, ezagutzen den lehendabiziko euskal emakume idazleak, "Ipui onac" argitaratu zuen. |
1808 |
Hispanoamerikako kolonien independentziaren aldeko Juntak sortu ziren Mexikon eta Montevideon. Simon Bolivar caracastarra, "Askatzailea", politikoki batutako Hegoamerikaren ametsa bete gabe hil zen. |
1813 |
Frantziarrak Penintsulatik egozteko tropa aliatuek Donostiari su eman zioten. |
1812 |
Napoleonek 1.200.000 soldadu zituen bere agintepean; haietako 700.000 Errusia inbaditzera bidali eta 58.000 baino ez ziren bizirik itzuli. |
1839 |
Lehen Gerra Karlistaren amaiera, Bergarako Hitzarmena sinatuta. |
1837 |
Victoria, Britainia Handiko eta Irlandako erregina eta Indiako enperatriza. |
1841 |
Nafarroako Foruak Aldatzeko Legea. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoakoek eutsi egin zioten, "batasun konstituzionala kaltetu ezean"; alegia, aldaketak nozituta: besteak beste, aduanen lekualdatzea Ebrotik Bidasoara. |
1841 |
Livingstone Afrikara iritsi zen misiolari gisa, eta hogeita hamar urtetan kontinentearen hegoaldeko erdia esploratu zuen. |
1845 |
Ordura arte Oñatiko Jaurerria zena Gipuzkoako Probintziari batu zitzaion. |
1848 |
Marxek eta Engelsek "Adierazpen komunista" plazaratu zuten: industrializazioak langileen klase berria sorrarazia zuen. |
1856 |
Luis Luziano Bonaparte hizkuntzalariak lehen bidaia egin zuen euskalkiak bertatik bertara aztertzeko. Gipuzkoari dagokionez, Goierri, Beterri eta Urolakoa gipuzkera deitu zuen; Deba aldekoa, bizkaiera; Bidasoa eta Oiartzungoa, goinafarrera. |
1852 |
Harriet Beecher Stowe idazle abolizionistak "Osaba Tomen etxola" idatzi zuen. |
1858-64 |
Madrildik Irunerainoko burdinbidearen eraikuntza, Hendaian Parisekoarekin lotzen zena. |
1859 |
Suezeko ubidearen eraikuntzaren hasiera. |
1865 |
Estropadetako "bandera" baten lehen aipua: arrauna, arrantzaleen arteko lehiatik harago, turisten erakargarri. |
1863 |
Londresen futbolaren lehen arauak ofizialdu ziren. Kirola jendetza erakartzeko moduko fenomeno modernoaren hasikinak. |
1868 |
"Iraultza gloriosoak" ustekabean harrapatu zuen Isabel II.a, erbestera Donostiako udalditik zuzenean abiatu zena. |
1867 |
Errusiak Alaska saldu zien Estatu Batuei. |
1876-78 |
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foruen ezabapena Bigarren Gerra Karlistaren ondoren, eta lehen Kontzertu Ekonomikoa. |
1874 |
"Inpresioa: eguzkia sortzen" margolanak eman zion izena adierazpide plastiko, musikal eta literario berri bati; hots, Inpresionismoari. |
1880 |
"Euskalerria" aldizkariaren edizioa eta euskal kultur pizkundearen hasiera. |
1880 |
Esklabotasunaren ezabapena Espainian, azken kolonietan oraindik baitzirauen. |
1881 |
"Gernikako Arbola" kantaren egile Iparragirre urretxuarra hil zen. Ameriketara milaka emigratutako euskaldun gehienak ez bezala, jaioterrira itzulia zen. |
1880-85 |
Pasteurek hainbat gaixotasunen kontrako txertoak garatu zituen. |
1889 |
Maltzagako burdinbidea: industrializazioarekin bat, burdinbide-sare trinkoa garatu zen Gipuzkoan. |
1885 |
Gasolina erregai zerabilen lehen motordun automobila ekoitzi zen. |
1893 |
Istilu latzak Donostian "Gernikako Arbola" aldarrikatzeagatik. Euskal nazionalismoa alderdi gisa sortzear zegoen. |
1895 |
Lumière anaiek zinematografoa asmatu zuten. |
1897 |
Lehendabiziko greba arrazoi laboralengatik Eibarren. |
1898 |
Espainiak azken koloniak, Kuba, Filipinak eta Puerto Rico, galdu zituen. |