X. mendea Irungo Ama Xantalen ermita, erromatarren garaiko nekropoli baten gainean eraikia. 910 Clunyko beneditarren ordenaren sorkuntza, Mendebalde osoan barrena hedatu zena eta, berarekin, arte erromanikoa.
1025 "Ipuscoa" aipua lehen aldiz idatzia. Igartubeiti baserriaren hondoan, Goi Erdi Aroko bizitoki baten aztarnak. 997 Al-Mansurrek Compostelako Santiago suntsitu arren, bazter guztietako kristauek ez zioten erromes joateari utzi, aitzitik ere.
1140 Jaun Done Jakue bideko Aymerid Picaud pelegrinak Euskal Herri atlantikoa hala deskribatu zuen: dena baso eta mendi, ogi eta ardotan eskas, esne eta sagarretan oparo. 1095 Jerusalem hartzeko lehen gurutzaldia. Borrokez harago, Ekialdearen eta Mendebalaren arteko harreman ekonomiko eta kultural estuagoen abiapuntua.
1180 Nafarroako Antso VI.ak Donostia fundatu zuen. 1163 Pariseko Notre Dameren eraikuntza: katedral gotikoen mendea hasi zen.
1200 Gaztelako Alfontso VIII.ak erresumarako bereganatu zuen Gipuzkoa, Nafarroakoarenetik bereizita. 1206 Gengis Khanen inperioa munduko handiena zen lurretan eta biztanletan, Hungariatik Txinako itsasoraino.
1248 Pelegrin Urantzuko irundarra da izen-deituraz ezagututako lehen euskal marinela, Guadalquivir ibaitik Sevillaren konkistan parte hartu zuelarik. 1262 Bolbora arma gisa Europan erabili izanaren lehen aipua; hain zuzen, musulmanek Niebla (Andaluzia) kristauen aurka defenditzen zutelarik.
1328 Olen Foruan agertzen denez, Gipuzkoan burdingintzak jada erabiltzen zuen uraren indarra: zeharrolak. 1295 Marco Polok, Txinatik itzulitakoan eta beste datu askoren artean, berak aipatu zuen Japonia (Zipango) lehen aldiz Europan.
1310-1383 Gipuzkoako hiribilduen azken fasea, non herritarrek berek eskatzen zituzten fundazioak, bandoetako nobleen gehiegikerietatik babestu nahian. 1347-53 Izurrite beltzak Europa gogor kolpatu eta gutxienez biztanleen laurdena hil zuen.
1397 Gipuzkoako Hiribilduen Ermandadearen lehen Batzar Nagusia, Getarian. 1376 Sienako Katalinak, Elizaren lehen emakumezko Doktoreak, Aita Santua Avignonetik Erromara itzultzea lortu zuen, nahiz eta Zisma saihestu ez (hiru Aita Santu ere batera).
1415 Gipuzkoako Batzar Nagusien lehen Ordenantza-koadernoa: bandoetako jauntxoak borrokatzeaz gain, burdingintzan, merkataritzan eta itsasoan oinarritutako ekonomia arautzen zen. 1405-33 Txinatarrek Indiako ozeanoa Afrikaraino esploratu zuten; baina uko egin zioten beste zibilizazioekin harremanak izateari eta harresia handitu zuten.
1451 Baiona, Ingalaterraren azken gotorlekua, Frantziak konkistatu zuen; berehala Gaztela/Frantzia aurkaritza hasi zen, hurrengo mendeetan Gipuzkoa borroka-toki bilakatu zuena. 1453 Konstantinopla turkiarren esku erori zen: Bizantziar edo Ekialdeko Erromatar Inperioaren amaiera. Arte klasikoan inspiratutako artea sortu zen, Errenazimentua, 476 (Erromaren erorketa) eta 1453 arteko epea "Erdi Aro" gisa hartzen zuena.
1456 Ahaide Nagusien porrota Gipuzkoako hiribilduen aurka. 1456 Gutenbergek Biblia inprimatu zuen. Inprentak kulturaren kontzeptua eraldatu zuen.
2011 Kutura eta Euskara Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia.
BY-NC-SA 2.5
Erabilerraztasuna | Eskertzak | Lege oharra
GNet | Gipuzkoa.net
HASIERABilatuHarpidetzaHarremanetarakoWeb mapaETAPAKGAIAKALTXORRAKERAKUSKETAPROBAKIRITZIA