| Duela ia 200.000 urte | Giza aztarnen berri Lezetxikin, Debagoienean. | Duela1.200.000 urte | Hominidoen presentziaren berri Atapuercan (Burgos probintzian). | 
| Duela 50.000 urte | Lehen giza taldeak Australian. | ||
| Duela 30.000 urte | Lehen giza taldeak Amerikara iritsi eta kontinentean barrena hedatzen hasi ziren. | ||
| Duela 15.000 urte inguru | Pinturak eta grabatuak harpeetan: Praileaitz, Ekain, Altxerri... Arte franko-kantabriar delakoaren lekukoak dira, Altamira, Lascaux, eta beste asko bezala. | ||
| Duela 10.000 urte | Lehen animalia eta landareen etxekotzea Txinan eta Kaukaso hegoaldean. Zeramika aztarnak Japonian. | ||
| Duela 6.000 urte inguru | Lehen trikuharriak Gipuzkoan: gariaren eta abereen aztarnak. | Duela 6.000 urte inguru | Egiptoko lehen piramideak eta Mesopotamiako ziguratak. | 
| Duela 3.500 urte inguru | Hititen zibilizazioa Anatoliako penintsulan: burdingintzaren hasiera. | ||
| K.a.ko lehen milurtekoa | Burdin Aroko herri gotortuak Gipuzkoan. | K.a.ko VI-V. mendeak | Budaren predikazioak Himalaiaren ipar eta hegoalderantz hedatu ziren. | 
| K.a.ko 12-06 | Augustoren as (txanpon) bat, Oiasson aurkitua. | K.a.ko 27 | Oktavio Augusto Erromako lehen enperadore izendatu zuten. | 
| K.o.ko IV. mendea | Oiassoren gainbehera. | 313 | Kristautasuna, Inperioaren erlijio ofiziala. | 
| V. mendea | Calahorrako elizbarrutiaren lehen aipuak, eta geroxeago Iruña eta Baionakoarenak; hiruek gipuzkoar lurraldea hartzen zuten barne. | 476 | Mendebaldeko Erromatar Inperioaren amaiera. | 
| V-VIII. mendeak | Gaurko Gipuzkoa barne hartzen zuen Baskoniaren aurka borrokatu zuten zenbait errege bisigodok. | 711 | Tropa musulmanen inbasioa Iberiar Penintsulan. | 
| 874 | Karlomagnoren porrota Orreagan: Iruñeko erresuma sortzear zen, eta haren baitan zegoen gaurko Gipuzkoa. | IX. mendea | Bikingoen nagusigoa itsasoan, Islandiatik Mediterraneoraino. Baionan ere ia ehun urtez egon ziren. |