1603 Katalina Erausoko, gerora "moja alferez" bezala ezagunago, Amerikara abiatu zen. 1605 Cervantesek "On Kixote" argitaratu zuen. Shakespeareren sormen lanak goia jotzen ari ziren.
1609-11 Sorginkeria prozesuak Lapurdin, eta ondoren Zugarramurdin eta Hondarribian. 1609 Moriskoen kanporatzea Felipe III.aren erresuma guztietatik (Gaztela, Nafarroa, Aragoiko Koroa eta Portugaldik).
1615 Gipuzkoako herri gehienak hiribilduetatik askatu ziren. Gizartearen baserritartzea: burdinaren eta merkataritzaren gainbehera artoaren hedakuntzak berdindu zuen. 1620 Ehun bat gizon, emakume eta haur "Mayflower" delakoan ontziratu ziren Ingalaterratik Iparramerikara, beren erlijioa askatasunez praktikatu ahal izateko.
1638 Frantziako tropek Hondarribia setiatu zuten, Hogeita Hamar Urteko Gerraren testuinguruan. 1639 Errusiar kolonoak Itsaso Bareraino iritsi ziren: Siberiaren errusiartasunaren sendotzea.
1659 Diego Velazquez pintorea Bidasoaraino etorri zen, Pirinioetako Hitzarmenaren eszenarioak prestatzera. 1652 Lehendabiziko boerrak Hegoafrikara iritsi ziren, Holandatik alde eginda.
1687 Francisca Akulodikok "Noticias principales y verdaderas" hamabostekaria Donostian inprimatu zuen. 1687 Newtonek grabitazio unibertsalaren legea formulatu zuen.
1728 Caracasko Errege Konpainia Gipuzkoarra fundatu zen. 1721 Bachek Brandenburgeko Kontzertua konposatu zuen.
1738 Loiolako basilikaren inaugurazioa. 1744 84.000 indigena erroldatu zituzten jesulagunek Hegoamerikako berrogei bat guaraniar misiotan banatuta.
1746 Oligarkia ilustratuaren lehen solasaldi-bilerak Azkoitian, Euskalerriko Adiskideen Errege Elkartearen ernamuin. 1751 Jakintza ilustratua laburbiltzen zuen Entziklopediaren lehen liburukiaren argitalpena Frantzian. Mugan, aleak bahitzen saiatzen zen Inkisizioa.
1766 Bigarren matxinada handia ekonomiaren liberalizazioaren aurka; Europar mendebaldean gertatzen ari ziren beste errebolta askorekin bat zetorren. 1776 Estatu Batuen independentzia aldarrikapena eta "Virginiako adierazpena", giza eskubideen lehena, nahiz eta emakumeak, indiarrak eta beltzak at uzten zituen.
1783 Fausto Elhuyarrek wolframioa bakartu zuen Bergarako Errege Seminarioan. 1784 James Wattek lurrun-makina patentatu zuen: ezinbesteko makineria, industriaren eta burdinbidezko nahiz itsasoko garraioaren iraultzarako.
1793-95 Frantziako tropa iraultzaileek Gipuzkoa konkistatu zuten; Karibeko Santo Domingo uhartearen truke itzuli zioten Espainiako Erresumari. 1794 Lapurdi hegoaldeko 4.000 lagun baino gehiago Landetara deserriratu zituzten zenbait hilabetez, Iraultzaren aurkakoak zirelakoan. Laurdena erbestean hil zen.
2011 Kutura eta Euskara Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia.
BY-NC-SA 2.5
Erabilerraztasuna | Eskertzak | Lege oharra
GNet | Gipuzkoa.net
HASIERABilatuHarpidetzaHarremanetarakoWeb mapaETAPAKGAIAKALTXORRAKERAKUSKETAPROBAKIRITZIA