1603 |
Katalina Erausoko, gerora "moja alferez" bezala ezagunago, Amerikara abiatu zen. |
1605 |
Cervantesek "On Kixote" argitaratu zuen. Shakespeareren sormen lanak goia jotzen ari ziren. |
1609-11 |
Sorginkeria prozesuak Lapurdin, eta ondoren Zugarramurdin eta Hondarribian. |
1609 |
Moriskoen kanporatzea Felipe III.aren erresuma guztietatik (Gaztela, Nafarroa, Aragoiko Koroa eta Portugaldik). |
1615 |
Gipuzkoako herri gehienak hiribilduetatik askatu ziren. Gizartearen baserritartzea: burdinaren eta merkataritzaren gainbehera artoaren hedakuntzak berdindu zuen. |
1620 |
Ehun bat gizon, emakume eta haur "Mayflower" delakoan ontziratu ziren Ingalaterratik Iparramerikara, beren erlijioa askatasunez praktikatu ahal izateko. |
1638 |
Frantziako tropek Hondarribia setiatu zuten, Hogeita Hamar Urteko Gerraren testuinguruan. |
1639 |
Errusiar kolonoak Itsaso Bareraino iritsi ziren: Siberiaren errusiartasunaren sendotzea. |
1659 |
Diego Velazquez pintorea Bidasoaraino etorri zen, Pirinioetako Hitzarmenaren eszenarioak prestatzera. |
1652 |
Lehendabiziko boerrak Hegoafrikara iritsi ziren, Holandatik alde eginda. |
1687 |
Francisca Akulodikok "Noticias principales y verdaderas" hamabostekaria Donostian inprimatu zuen. |
1687 |
Newtonek grabitazio unibertsalaren legea formulatu zuen. |
1728 |
Caracasko Errege Konpainia Gipuzkoarra fundatu zen. |
1721 |
Bachek Brandenburgeko Kontzertua konposatu zuen. |
1738 |
Loiolako basilikaren inaugurazioa. |
1744 |
84.000 indigena erroldatu zituzten jesulagunek Hegoamerikako berrogei bat guaraniar misiotan banatuta. |
1746 |
Oligarkia ilustratuaren lehen solasaldi-bilerak Azkoitian, Euskalerriko Adiskideen Errege Elkartearen ernamuin. |
1751 |
Jakintza ilustratua laburbiltzen zuen Entziklopediaren lehen liburukiaren argitalpena Frantzian. Mugan, aleak bahitzen saiatzen zen Inkisizioa. |
1766 |
Bigarren matxinada handia ekonomiaren liberalizazioaren aurka; Europar mendebaldean gertatzen ari ziren beste errebolta askorekin bat zetorren. |
1776 |
Estatu Batuen independentzia aldarrikapena eta "Virginiako adierazpena", giza eskubideen lehena, nahiz eta emakumeak, indiarrak eta beltzak at uzten zituen. |
1783 |
Fausto Elhuyarrek wolframioa bakartu zuen Bergarako Errege Seminarioan. |
1784 |
James Wattek lurrun-makina patentatu zuen: ezinbesteko makineria, industriaren eta burdinbidezko nahiz itsasoko garraioaren iraultzarako. |
1793-95 |
Frantziako tropa iraultzaileek Gipuzkoa konkistatu zuten; Karibeko Santo Domingo uhartearen truke itzuli zioten Espainiako Erresumari. |
1794 |
Lapurdi hegoaldeko 4.000 lagun baino gehiago Landetara deserriratu zituzten zenbait hilabetez, Iraultzaren aurkakoak zirelakoan. Laurdena erbestean hil zen. |