X. mendea |
Irungo Ama Xantalen ermita, erromatarren garaiko nekropoli baten gainean eraikia. |
910 |
Clunyko beneditarren ordenaren sorkuntza, Mendebalde osoan barrena hedatu zena eta, berarekin, arte erromanikoa. |
1025 |
"Ipuscoa" aipua lehen aldiz idatzia. Igartubeiti baserriaren hondoan, Goi Erdi Aroko bizitoki baten aztarnak. |
997 |
Al-Mansurrek Compostelako Santiago suntsitu arren, bazter guztietako kristauek ez zioten erromes joateari utzi, aitzitik ere. |
1140 |
Jaun Done Jakue bideko Aymerid Picaud pelegrinak Euskal Herri atlantikoa hala deskribatu zuen: dena baso eta mendi, ogi eta ardotan eskas, esne eta sagarretan oparo. |
1095 |
Jerusalem hartzeko lehen gurutzaldia. Borrokez harago, Ekialdearen eta Mendebalaren arteko harreman ekonomiko eta kultural estuagoen abiapuntua. |
1180 |
Nafarroako Antso VI.ak Donostia fundatu zuen. |
1163 |
Pariseko Notre Dameren eraikuntza: katedral gotikoen mendea hasi zen. |
1200 |
Gaztelako Alfontso VIII.ak erresumarako bereganatu zuen Gipuzkoa, Nafarroakoarenetik bereizita. |
1206 |
Gengis Khanen inperioa munduko handiena zen lurretan eta biztanletan, Hungariatik Txinako itsasoraino. |
1248 |
Pelegrin Urantzuko irundarra da izen-deituraz ezagututako lehen euskal marinela, Guadalquivir ibaitik Sevillaren konkistan parte hartu zuelarik. |
1262 |
Bolbora arma gisa Europan erabili izanaren lehen aipua; hain zuzen, musulmanek Niebla (Andaluzia) kristauen aurka defenditzen zutelarik. |
1328 |
Olen Foruan agertzen denez, Gipuzkoan burdingintzak jada erabiltzen zuen uraren indarra: zeharrolak. |
1295 |
Marco Polok, Txinatik itzulitakoan eta beste datu askoren artean, berak aipatu zuen Japonia (Zipango) lehen aldiz Europan. |
1310-1383 |
Gipuzkoako hiribilduen azken fasea, non herritarrek berek eskatzen zituzten fundazioak, bandoetako nobleen gehiegikerietatik babestu nahian. |
1347-53 |
Izurrite beltzak Europa gogor kolpatu eta gutxienez biztanleen laurdena hil zuen. |
1397 |
Gipuzkoako Hiribilduen Ermandadearen lehen Batzar Nagusia, Getarian. |
1376 |
Sienako Katalinak, Elizaren lehen emakumezko Doktoreak, Aita Santua Avignonetik Erromara itzultzea lortu zuen, nahiz eta Zisma saihestu ez (hiru Aita Santu ere batera). |
1415 |
Gipuzkoako Batzar Nagusien lehen Ordenantza-koadernoa: bandoetako jauntxoak borrokatzeaz gain, burdingintzan, merkataritzan eta itsasoan oinarritutako ekonomia arautzen zen. |
1405-33 |
Txinatarrek Indiako ozeanoa Afrikaraino esploratu zuten; baina uko egin zioten beste zibilizazioekin harremanak izateari eta harresia handitu zuten. |
1451 |
Baiona, Ingalaterraren azken gotorlekua, Frantziak konkistatu zuen; berehala Gaztela/Frantzia aurkaritza hasi zen, hurrengo mendeetan Gipuzkoa borroka-toki bilakatu zuena. |
1453 |
Konstantinopla turkiarren esku erori zen: Bizantziar edo Ekialdeko Erromatar Inperioaren amaiera. Arte klasikoan inspiratutako artea sortu zen, Errenazimentua, 476 (Erromaren erorketa) eta 1453 arteko epea "Erdi Aro" gisa hartzen zuena. |
1456 |
Ahaide Nagusien porrota Gipuzkoako hiribilduen aurka. |
1456 |
Gutenbergek Biblia inprimatu zuen. Inprentak kulturaren kontzeptua eraldatu zuen. |