XIX. mendea: Napoleonen inbasioa eta Independentzia gerra

1807an Napoleonen armadak Bidasoako muga zeharkatu zuen, aliatu gisa hasiera batean, baina berehala "inbasore" bihurtu zen. Gipuzkoan borrokaldi handirik ez zen izan gerra amaiera arte, hain zuzen tropa ingeles-hispaniar-portugaldarrek frantziar armadari mugatik haratago ere eraso egiten ziotenean. Irungo San Martzialeko guduak, Bidasoa ibaiaren gainekoak, 40.000 soldadu inguru jarri bazituen ere aurrez aurre, gerraren ondoriorik latzena Donostia ia-ia oso-osorik erretzea izan zen. Gertakari hauek biak 1813ko abuztuaren 31n izan ziren.

Descargar
2011 Kutura eta Euskara Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia.
BY-NC-SA 2.5
Erabilerraztasuna | Eskertzak | Lege oharra
GNet | Gipuzkoa.net
HASIERABilatuHarpidetzaHarremanetarakoWeb mapaETAPAKGAIAKALTXORRAKERAKUSKETAPROBAKIRITZIA