XVII. eta XVIII. mendeak: Amerika
Amerikako konkistak sekulako bultzada ekonomikoa eman zion Gipuzkoari. Batetik, biztanle askok bertan aberasteko aukera izan zuten; bestetik, hemengo industria nagusiari, burdingintzari, merkatu itzela zabaldu zion. Halaber, itsas ontzigintza eta bakailao eta bale-arrantza azkartu zituen. Baina amerikar jatorriko elikagaien etorrera izan zen Gipuzkoako nekazaritza berpiztu zuena, jende gehiagori jatekoa ematea eta baserri gehiago sortzea ahalbidetu zuen heinean. Gaur egun ez dago euskaldunon elikadura ulertzerik amerikar produkturik gabe.
Geroago, Europa osoan gertatu zen krisialdi ekonomikoaren erdian, Caracasko Errege Konpainia Gipuzkoarraren bidez zertzen zuten Amerikarekiko komertzioaren monopolioa izango zen lurraldearen garapenerako alternatiba eta bultzatzailea: ontzigintza, merkantzien esportazio eta inportazioa, korsua, etab.
Descargar