Gipuzkoa, Gipuzkoa baino lehen: Burdin Aroko kastroak

Erromatarrak iritsi baino lehen, Gipuzkoako lurraldean hainbat tribu bizi ziren. Gizarte konplexu eta hierarkizatua zuten. Meatzaritza ezagutzen zuten, eta nabigazioa, metalurgia, distantzia luzeko merkataritza, zeramika, eraikin eta herri harresituen eraikuntza, etab.

Gipuzkoa barnean, kastro deitutako herri harresitu hauetako zortzi aurkitu dira dagoeneko. Barnean 60 m2 inguruko etxeak egiten zituzten, eta hauetan espazioak banatzen zituzten, pertsonentzat, animalientzat eta biltegi gisa erabiltzeko; horretarako hainbat material erabiltzen zituzten, eta ura eskura zeukaten tokietan finkatzen ziren, esaterako erreka edo iturburuetatik hurbil, edo euri-ura jasotzeko moduan bestela. Hau da, halako erosotasun maila bat lortu zutela pentsa dezakegu.

Azken 20 urteotako ikerkuntza arkeologikoek agerian jarri dute kastroen kultura honekin batera bazela artzaintzan aritzen zen beste kultura nomada bat; kultura honen adierazgarri ditugu hilobi eginkizuna zuten harrizko zirkuluak, harrespilak alegia.

Descargar
2011 Kutura eta Euskara Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia.
BY-NC-SA 2.5
Erabilerraztasuna | Eskertzak | Lege oharra
GNet | Gipuzkoa.net
HASIERABilatuHarpidetzaHarremanetarakoWeb mapaETAPAKGAIAKALTXORRAKERAKUSKETAPROBAKIRITZIA