X. - XV. mendeak: Hiribilduak


Erdi Aroan, XII. eta XIV. mendeen artean segidan eta prozesu geldiezin batean zehar fundatu zituzten Gipuzkoako 25 hiribilduak. Hauen jurisdikzioa ia-ia lurralde osoan zehar zabaldu zen, Ahaide Nagusiekiko borrokan sarri. Hiribilduak ibai haranen barrenean kokatzen zituzten, eta harresitu egiten zituzten bai bertako biztanleak babesteko bai indar eta antolaketarako gaitasunaren erakusle gisa.

Jarduera ekonomiko nagusia eskulangintza eta merkataritza zen, nahiz biziraupeneko nekazaritza (zerealak, mahastiak, etab.) ez zuten inoiz baztertu; eta kostaldeko hiribilduetan arrantzan, balea harrapatzen eta ontzigintzan aritzen ziren.

Gipuzkoako hiribilduen arteko eta monarkiarekiko aliantza dugu egungo Gipuzkoako Batzar Nagusien aurrekaria.

Descargar
2011 Kutura eta Euskara Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia.
BY-NC-SA 2.5
Erabilerraztasuna | Eskertzak | Lege oharra
GNet | Gipuzkoa.net
HASIERABilatuHarpidetzaHarremanetarakoWeb mapaETAPAKGAIAKALTXORRAKERAKUSKETAPROBAKIRITZIA