Gipuzkoa, Gipuzkoa baino lehen: Erromatartzea

Gure aroa baino ehun bat urte lehenago, erromatarrek lehen hartu-emana izan zuten egungo Gipuzkoako lurraldeekin. Lurraldean baskoiak, barduliarrak eta karistiarrak bizi ziren. Ipar-mendebaldean, Bidasoaz bestalde, akitaniarrak zeuden.

Gipuzkoako lurraldeak Erromaren sistema komertzial, militar eta administratiboaren eragina izango zuen. Kostaldeko asentamenduetan eta hauen eragina iristen zen ondoko inguruetan, ohitura erromatarrak halako indar bat hartzera iritsiko ziren.

Oiassoko gunea zen eskualdeko garrantzitsuena, Kantauri eta Mediterraneo aldeak lotzen baitzituen. Bertako biztanleak merkatari aktiboak ziren, kalitatezko produktuak inportatzen zituzten, eta batez ere Arditurriko meatzeetatik iritsitako meak esportatzen. Arrantzan ere aritzen ziren, eta baita bertako kontsumorako zeramika eta beirazko objektuak edota metalezko lanabesak egiten ere.

Gipuzkoa erromatarreko beste asentamendu batzuk ere baziren kostaldean, Menosca esaterako.

Descargar
2011 Kutura eta Euskara Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia.
BY-NC-SA 2.5
Erabilerraztasuna | Eskertzak | Lege oharra
GNet | Gipuzkoa.net
HASIERABilatuHarpidetzaHarremanetarakoWeb mapaETAPAKGAIAKALTXORRAKERAKUSKETAPROBAKIRITZIA