Zer da?


Zer da?

Gipuzkoa Geroztik Gipuzkoako lurralde historikoaren historia eta ondareari buruzko museo birtual bat da. Museo hau bisitatzeak, bada, iragana hobeto ezagutzea ez ezik, gaur egungoari buruz gogoeta egitea, jolasean gune ludikoak deskubritzea eta herritarrei eduki berriak sorrarazteko bideak zabaltzea ere ahalbidetzen du. Bilduma digitala hainbat baliabidek (testuak, irudiak, 3Dkoak, elkarreragileak, eta abar) osatua da, eta gai hauei buruz kolektiboki lan egin dutenen ikerketa eta ahaleginen emaitza da. Beraz, etorkizunari begira, asmoa da neurri berean hazten jarraitzea. Gipuzkoa Geroztik Gipuzkoako Foru Aldundiaren ekimen bat da.

Nola bisitatu Gipuzkoa Geroztik?

Museoa zuzenean bisita daiteke, mapa elkarreragilean agertzen den lurraldearen ikonoak sakatuta, edo testuzko menuaren bitartez.
BEGIRADAK IRAGANARI (erakusketa iraunkorra), Gipuzkoako historiara hurbiltzeko iradokizun bat da, ikusmolde hirukoitzetik: kronologikoa (ETAPAK), zenbait gertaera historikoren bilakabideaz; tematikoa (GAIAK), alderdi zehatzetara “zoom” bitartez jo eta irudi kaleidoskopikoa osatuz, eta objektuak (ALTXORRAK) argudiotzat hartuta gipuzkoar ondarearen bidezkoa.
GAUR EGUNGO BEGIRADAK (aldi bateko erakusketa), garabidetzat gai historikoak gaurko ikuspegitik, eta alderantziz, jorratzea duena.
JOSTATU ETA IKASI (areto didaktikoa), beren buruak, ezagutzak eta trebeziak frogatu nahi dituzten adin guztietako publikoei gune ludikoa eskaintzeko asmoz sortua.
ZEURE HISTORIAK partaidetzarako tokia da, gai zehatz bat jorratu eta edukiak museoaren edukietara helaraziz (WIKIHISTORIA), bai hartara prestatutako foro eta blogetan iritziak partekatuz (IRITZIA), bai lurralde fisikoan bertan Gipuzkoako museoak bisitatuz (MAPAN).
+ JAKIN (dokumentazio aretoa) museoaren iturri eta baliabide osagarrietan sakontzeko gunea.
2011 Kutura eta Euskara Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia.
BY-NC-SA 2.5
Erabilerraztasuna | Eskertzak | Lege oharra
GNet | Gipuzkoa.net
HASIERABilatuHarpidetzaHarremanetarakoWeb mapaETAPAKGAIAKALTXORRAKERAKUSKETAPROBAKIRITZIA