Torreko hezur dekoratuta
Torreko Hezurra. Ekainberri Fundazioa
Gipuzkoako historia aurreko aztarnategietan aurkitutako hezur dekoratuen artean nabarmentzekoa da Oiartzungo Torre haitzuloan aurkitutakoa. Zanga baten kubitoa da eta 18 cm-ko hezur zatia kontserbatzen da. Honako irudi hauek ditu grabatuta: Orein bat, zaldi bat, sarrio bat, bi basahuntza, uro bat eta giza itxurako bat. Horrez gain, hezurra alde batetik bestera zeharkatzen duten zeinu batzuk ere baditu: lerroak, sigi-sagako marrak eta puntuak. Animalien irudiak errealismo handikoak dira. Europako paleolito garaiko arte higigarriaren maisulan paregabea da. Kronologia 12.000 urteko antzinatasunekoa da (Goi eta Azken Madeleinekoa).