1458 |
Joanes Antxietako Errege-erregina Katolikoen Gorteko musikaria izango zenaren jaiotza, Azpeitian. |
1452 |
Leonardo de Vinci jaio zen. Errenazimentuaren adibiderik gailena da, denetariko jakintza osoro bereganatu nahi zuen heinean. |
1468 |
Rodrigo Baltzategiko artzainak Ama Birjina Arantzazun agertu zitzaiola zin egin zuen. |
1478 |
Errege-erregina Katolikoek Inkisizioa sortu zuten. |
1492 |
Gipuzkoarren presentzia Amerikara iritsitako Kolonen espedizioan. |
1492 |
Granadaren konkista, eta judutarren kanporatzearen hasiera Penintsulako erresuma guztietatik. |
1498 |
Halabeharrezko sute batek Hondarribia zeharo erre eta 9 etxe baizik ez ziren geratu: harriaren erabilera eta bestelako neurriak sustatu ziren Gipuzkoako hiribilduetan. |
1498 |
Vasco de Gama portugaldarra Indiaraino iritsi zen itsasoz, Afrikan barrena: turkiarren kontrolpeko zetaren bidea ez zen jada Asiako produktuen sarbide bakarra. |
1522 |
Elkano getariarra, lurbira egin zuen lehen espedizioaren buru. |
1517 |
Lutherek Eliza kritikatu eta bere tesiak plazaratu zituen: protestantismoa sortu eta hedatzen hasi zen. |
1527 |
Gipuzkoar itsasontziak Ternuan zebiltzalako lehen aipu idatziak. |
1530 |
Nafarroaren behin betiko banaketa, Penintsula aldeko Nafarroa Gaztelak konkistatu ondoren. |
1540 |
Igartubeiti dolare-baserria eraikitzen hasi zen: halakoak milaka eraiki ziren Gipuzkoan, gorakada ekonomikoaren adierazle. |
1540 |
Aita Santuak Erroman baietsi zuen Jesusen Konpainia, Europan Kontrarreforma katolikoari ekin eta Asian eta Amerikan Ebanjelioa zabaldu zuena. |
1555 |
Gipuzkoarren garaipen handia frantziarren kontrako kortsoan, nahiz eta mila marinel galdu hiru urtean. |
1542 |
Gaztelarrek Amerikako indigenen aurka egindako gehiegikeriak salatu zituen Frai Bartolome de las Casasek: haien esklabotasuna legalki galaraztea lortu arren, praktikan ez zuen arrakasta handirik izan. |
1561 |
Lope Agirreko Amazonasen esploratzaile oñatiarrak bere burua Felipe II.aren traidoretzat zuen. |
1560 |
Baxenabarreko erregina Joana Albretekok, kalbinista bihurtuta, Bibliaren euskarazko itzulpena sustatu zuen. |
1565 irian |
Gonzalo Perkaiztegiko hernaniarrak "Indiako" artoa Euskal Herrira ekarri eta hedatu zuen. |
1564-67 |
Perez Lazarragako arabarrak Errenazimentuaren estiloko poema batzuk eta artzain-eleberri bat idatzi zituen euskaraz. |
1567 |
Donostia arteko lurralde gipuzkoarra eta Nafarroako Baztan-Bidasoa Baionako elizbarrutiarenetik Iruñekoarenera iragan ziren. |
1568 |
Gehiengo protestanteko Herbehereek buru egin zioten Felipe II.ari: 80 urteko gerraren ondoren, behin betiko independentzia erdietsi zuten. |
1588 |
Aktibitate ekonomiko azkarra Pasaiako ontzioletan, "Armada Garaiezinean" galdutako itsasontziak ordeztearren. |
1584 |
Iparramerikako lurralde batek Virginia izena hartu zuen, Isabel I.a "erregina birjinaren" omenez: Ingalaterra aintzat hartzeko moduko itsas potentzia militar eta ekonomikoa zen. |