1458 Joanes Antxietako Errege-erregina Katolikoen Gorteko musikaria izango zenaren jaiotza, Azpeitian. 1452 Leonardo de Vinci jaio zen. Errenazimentuaren adibiderik gailena da, denetariko jakintza osoro bereganatu nahi zuen heinean.
1468 Rodrigo Baltzategiko artzainak Ama Birjina Arantzazun agertu zitzaiola zin egin zuen. 1478 Errege-erregina Katolikoek Inkisizioa sortu zuten.
1492 Gipuzkoarren presentzia Amerikara iritsitako Kolonen espedizioan. 1492 Granadaren konkista, eta judutarren kanporatzearen hasiera Penintsulako erresuma guztietatik.
1498 Halabeharrezko sute batek Hondarribia zeharo erre eta 9 etxe baizik ez ziren geratu: harriaren erabilera eta bestelako neurriak sustatu ziren Gipuzkoako hiribilduetan. 1498 Vasco de Gama portugaldarra Indiaraino iritsi zen itsasoz, Afrikan barrena: turkiarren kontrolpeko zetaren bidea ez zen jada Asiako produktuen sarbide bakarra.
1522 Elkano getariarra, lurbira egin zuen lehen espedizioaren buru. 1517 Lutherek Eliza kritikatu eta bere tesiak plazaratu zituen: protestantismoa sortu eta hedatzen hasi zen.
1527 Gipuzkoar itsasontziak Ternuan zebiltzalako lehen aipu idatziak. 1530 Nafarroaren behin betiko banaketa, Penintsula aldeko Nafarroa Gaztelak konkistatu ondoren.
1540 Igartubeiti dolare-baserria eraikitzen hasi zen: halakoak milaka eraiki ziren Gipuzkoan, gorakada ekonomikoaren adierazle. 1540 Aita Santuak Erroman baietsi zuen Jesusen Konpainia, Europan Kontrarreforma katolikoari ekin eta Asian eta Amerikan Ebanjelioa zabaldu zuena.
1555 Gipuzkoarren garaipen handia frantziarren kontrako kortsoan, nahiz eta mila marinel galdu hiru urtean. 1542 Gaztelarrek Amerikako indigenen aurka egindako gehiegikeriak salatu zituen Frai Bartolome de las Casasek: haien esklabotasuna legalki galaraztea lortu arren, praktikan ez zuen arrakasta handirik izan.
1561 Lope Agirreko Amazonasen esploratzaile oñatiarrak bere burua Felipe II.aren traidoretzat zuen. 1560 Baxenabarreko erregina Joana Albretekok, kalbinista bihurtuta, Bibliaren euskarazko itzulpena sustatu zuen.
1565 irian Gonzalo Perkaiztegiko hernaniarrak "Indiako" artoa Euskal Herrira ekarri eta hedatu zuen. 1564-67 Perez Lazarragako arabarrak Errenazimentuaren estiloko poema batzuk eta artzain-eleberri bat idatzi zituen euskaraz.
1567 Donostia arteko lurralde gipuzkoarra eta Nafarroako Baztan-Bidasoa Baionako elizbarrutiarenetik Iruñekoarenera iragan ziren. 1568 Gehiengo protestanteko Herbehereek buru egin zioten Felipe II.ari: 80 urteko gerraren ondoren, behin betiko independentzia erdietsi zuten.
1588 Aktibitate ekonomiko azkarra Pasaiako ontzioletan, "Armada Garaiezinean" galdutako itsasontziak ordeztearren. 1584 Iparramerikako lurralde batek Virginia izena hartu zuen, Isabel I.a "erregina birjinaren" omenez: Ingalaterra aintzat hartzeko moduko itsas potentzia militar eta ekonomikoa zen.
2011 Kutura eta Euskara Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia.
BY-NC-SA 2.5
Erabilerraztasuna | Eskertzak | Lege oharra
GNet | Gipuzkoa.net
HASIERABilatuHarpidetzaHarremanetarakoWeb mapaETAPAKGAIAKALTXORRAKERAKUSKETAPROBAKIRITZIA