Gipuzkoar Ilustrazioa

Jarduera esparruak

Arlo ekonomikoan, bizirauteko gai behar-beharrezkoenak merkatzearren, nekazaritzaren erreforma gauzatu nahi zuen. Burdinolen erreforma ere proposatzen zuen (fanderiak), ekonomiaren dibertsifikazioa, eta ikerketa esperimentala. Bascongadak (hala ezagutzen zen orduan, eta gaur egun) beste eremu bati ere ekin zion, kulturari, hezkuntzaren berrikuntzari bereziki. Emaitzarik onena Bergarako Errege Seminarioa izan zen. Lehen Hezkuntzan, aldiz jarrera teorikoagoa zen praktikoa baino: gutxieneko irakaskuntza baserritar eta eskulangileen semeei eta emakumeei zabaltzeko beharra aldarrikatu bazuten ere, ez zuten hartarako eskolarik fundatu. Higieneaz ere kezkatu ziren, eta baztangaren aurkako txertoa dibulgatzeaz gain bestelako neurriak hartu zituzten. Ekarpenik handienen artean Seminarioa bera dago; hantxe bakartu zuten Elhuyar anaiek wolframioa. Kide inportante bat Samaniego fabulagile arabar ospetsua izan zen, Peñafloridaren iloba.

Metalurgiari buruzko artikulua "Extractos de las Juntas Generales celebradas por la Real Sociedad Bascongada de los Amigos del País en la ciudad de Vitoria por Setiembre de 1774" lanean Wolframioari eskainitako atala "Libro de Actas de la Real Sociedad Bascongada de los Amigos del País" lanean Nekazaritzari buruzko artikulua "Libro de Actas de la Real Sociedad Bascongada de los Amigos del País" lanean Osasun publikoari buruzko artikulua "Libro de Actas de la Real Sociedad Bascongada de los Amigos del País" lanean Euskarari buruzko artikulua "Libro de Actas de la Real Sociedad Bascongada de los Amigos del País" lanean Hezkuntzari buruzko artikulua "Libro de Actas de la Real Sociedad Bascongada de los Amigos del País" lanean

Euskal Herriko Adiskideen Errege Elkartearen

Euskal Herriko Adiskideen Errege Elkartearen ernamuina Azkoitiko Insausti jauregian ospatzen ziren tertulietan bilatu behar da. Peñafloridako Kondeak bultzatu zituen, 1746an, Frantziatik itzuli ostean. Europan sortzen ari ziren akademia erudituen antzera, Elkartea 1764ko abenduan sortu zen ofizialki. “Zientzien eta arteen gustua lantzea, ohiturak zuzendu eta leuntzea, nagikeria eta ezjakintasuna kanporatzea” zuen helburu. Elkarri oratutako hiru eskuren marrazkia eta, haien gainean idatzirik, “Irurac Bat” esaldia zen Elkartearen dibisa, hiru probintzien anaitasunaren erakusgarri.

2011 Kutura eta Euskara Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia.
BY-NC-SA 2.5
Erabilerraztasuna | Eskertzak | Lege oharra
GNet | Gipuzkoa.net
HASIERABilatuHarpidetzaHarremanetarakoWeb mapaETAPAKGAIAKALTXORRAKERAKUSKETAPROBAKIRITZIA