Gipuzkoanos al servicio de la Korona

Gortea

Koroa zerbitzatzeko bidea, haatik, ez zen armetara mugatu. Luma, alegia, administrazioa, oso baliabide arrunta izan zen. Kapare edo aitonen seme izateak erraztu egiten zuen gobernatu beharreko gero eta lurralde gehiagotan lanpostu zibil edo militarrak eskuratzea. Oñatiko Unibertsitatea (1550) edo Nafarroako goi mailako beste ikastegiez gain, baziren hiribildu askotan lehen letretako eskolak eta eskribautzak. Dena den, formazioari ez ezik, hein handi batean gipuzkoar jatorriko familiek ezarritako patroigo- eta kliente-sareetan partaide izateari zor zitzaiola karguen betetzea. Norbanakoaren gainean, komunitatea izaten zen gogoan, hain zuzen leinua eta orubea batzen zituen “etxean” hasten zen komunitatea, non kide bakoitzari bere egitekoa egokitzen zitzaion. Oinordeko ez ziren seme askok –eta alaba askok, ezkontzaz gehienetan- hainbat funtzio bete behar zuten, betiere “etxea” hobetu eta leinua ohoretsuago izan zedin. Eta asmo hartan aukera gehien ematen zuena Gortea zen, hots, etxea, hiribildua eta Probintzia bere baitan hartzen zituen esparru nagusia. Hortaz, Gortean “gehiago izatea” ez zen bakarrik administrazioan edota armadan ekonomikoki eta sozialki aurrera egitea, baizik eta familia, hitzaren zentzurik zabalenean, hobetzea, haren ahalmena eta ospea areagotzea, bai hiribilduan bai Probintzian, bertan jaiotakoen bitartez tokiko eta lurraldeko instituzioak ere erakunde gorenen aurrean finkatzen eta sendotzen ziren heinean.

Administrazioan izan zen kasurik eredugarriena Idiakeztarrena da. Kide batzuek Estatuko Idazkari eta maila goreneko beste postu batzuk bete zituzten. Igo ahala, ordea, ez ziren sustraietatik aldendu. Esaterako, Idiakeztarra zen Donostiako San Telmo komentua fundatu zuena, eta haren biloba izan zen Ciudad Realeko lehen dukea (alegia, “Espainiako handia”, ehun familiak baizik ez zuten ohorezko titulua), Nafarroako erregeordea eta Gipuzkoako Kapitain Jenerala, XVII. mende hasieran.

La primera vuelta al mundo

La primera travesía del Pacífico

2011 Kutura eta Euskara Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia.
BY-NC-SA 2.5
Erabilerraztasuna | Eskertzak | Lege oharra
GNet | Gipuzkoa.net
HASIERABilatuHarpidetzaHarremanetarakoWeb mapaETAPAKGAIAKALTXORRAKERAKUSKETAPROBAKIRITZIA